Juanenea jaun eta jabe izan zen eta hasierako 13-3kotik menpean hartu zuen Garcés. Aldeari eutsi ez ezik handitu ere egin zuen eta azkenean 30-16 irabazi zuen. Saldiaskoak 17 tanto egin zituen piloteoan eta bertze zazpi sakez.
Partida nagusiak, Uterga eta Barrenetxea IV.ak 40-35 irabazi zieten Urriza eta Ioni.
Uztailaren 26ko emaitzak
1. Beñat-Martirenak, 35; Barricart-Arruartek, 29
2. Urriza-Ionek, 35; Uterga-Barrenetxea IV.ak, 40
3. Segurola-Endikak, 35; Ezkurra II.a-Zubirik, 40
4. Juaneneak, 30; Garcések, 16 BURUZ BURUKO ATARIKOA