Abuztuaren 3an, ortziralean, 20:00etako altxaferoekin hasiko dira, Beintzan. Ondotik karrikarronda herriko trikitilariekin. 21:00etan zopak, Itturrondo elkartean. Gauez dantzaldia Aimar DJrekin.
Biharamunean, hilaren 4an, Labaienek hartuko du lekukoa. Goizean karrikarronda izanen dute, herriko trikitilariekin. 12:30ean aizkora apustua jokatuko da: Larretxea eta Arria V.a, Vicente eta Saralegiren aurka. 17:00etan mus txapelketan ariko dira. Egunean zehar car-ak eta puzgarriak izanen dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldiaz gozatu ahalko dute, Trakets taldearekin.
Abuztuaren 5an, igandean, Beintza izanen da bilgune. Goizean karrikarrondan ibiliko dira, Iturengo txistulariekin. 11:00etan Meza Nagusia izanen dute; eta ondotik, herriko dantzarien emanaldia ikusi eta luntxa dastatu ahai izanen dute. Egunean zehar puzgarriak eta Looping bikes. 18:00etan Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora kanporaketa izanen da ikusgai. 21:00etan tortilla eta postre lehiaketa eginen dituzte. Arratsaldez eta gauez dantzalrako tartea hartuko dute, Modesto soinulariarekin.
Bestak astelehenean, abuztuaren 6an akituko dira, Labaienen. Goizean karrikarrondan ibiliko dira, Iturengo txistularien erritmoan. 14:00etan herri-bazkarian bilduko dira, A. Peñagarikano eta M. Amuriza bertsolariekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen dute Modesto soinulariarekin. 00:00etan Gaixoa ni bestei bukaera emanez.