Abuztuaren 3, ortziralean, goizez eta arratsaldez puzgarriak izanen dituzte, txikien gozamenerako. Arratsaldean, berriz, txokolatada dastatuko dute eta eguna borobiltzeko, 20:00etatik 22:00etara, dantzaldia izanen dute Agerralderekin.
Abuztuaren 4an, igandean, plazan gosalduko dute, 10:00etan. 11:00etan, berriz, meza entzuteko aukera eskainiko dute. Ondotik, salda beroa izanen da dastagai. 14:30ean herri-bazkarian bilduko dira. Eta akitzeko, dantzarako tartea hartuko dute, Agerralderen eskutik. Gauez DJ Endara ariko da.
Abuztuaren 5ean, igabdean,13:00etan Donato Larretxea eta Xanta Souza, Kañamares eta Nerea Sorondoren kontra ariko dir aizkoran. 17:00etan mus eta partxis txapelketak jokatuko dituzte. 19:00etan Txamukos taldeak girotuko du herria. Bestak borobiltzeko talo-jatea eta Gaixoa Ni izanen dira.