Jabier Sein iturendarra bikain ibili da mendi bizikletako Munduko Marathon Kopan

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 16a, 16:45
Jabier Sein iturendarra, Dolomitetan bikain ibili zen.

Ekainaren 30ean Itailako Dolomitetan, Selva di Val Gardenako proban zazpigarren izan zen 23 urtez beheitiko kategorian

Urteko lasterketa denboraldian geldialdi bat egin zuen ekainean Jabier Sein mendi txirrindulari iturendarrak, Italian jokatu beharreko Munduko Marathon Kopako lasterketa bat prestatzeko. Emaitza ona eman dio, izan ere ekainaren 30ean, Italiako Dolomita mendietan dagoen Selva di Val Gardenan Munduko Marathon Kopan parte hartu zuen eta 23 urtez beheitiko kategorian meritu handiko zazpigarren postua lortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun