Labrit pilotalekua ia bete egin zen uztailaren 14an final nagusia eta hirugarren posturako lehia ikusteko
900 lagunek ikusi zuten uztailaren 14an Iruñeko Labrit pilotalekuan aurten lehen aldiz jokatu den emakumezkoen Master Cup sanfermientako esku pilota txapelketaren finala eta hirugarren posturako lehia. Azken partida honetan, Naroa Elizalde zubietarrak eta Arrate Bergara nafarrak 18-9 irabazi zieten Andrea Aldaregia nafarrari eta Maite Tolosa gipuzkoarrari. Final nagusian, berriz, Olatz Arrizabalaga bizkaitarrak eta Maite Ruiz de Larramendi nafarrak 22-12 irabazi zieten Naroa Iturain nafarrari eta Miren Larrarte gipuzkoarrari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.