Kirol Eskolan izena emateko aukera uztailaren 25ean izanen dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 24a, 10:34
Frontoian eta kiroldegian izanen dira saioak.

Uztailaren 30etik abuztuaren 24ra eginez den ikastarorako apuntatzeko asteazkenean 11:00etan agertu beharko da Ezkurra pilotalekuan

Aurten ere, Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak sei urtetik goitikoendako Udako Kirol Eskola antolatu du. Kirol Eskolaren helburu nagusia, uda pasatzeko bertze modu bat eskaintzea da. Astelehen, asteazken eta ortziraletan izanen dira saioak, uztailaren 30etik abuztuaren 24ra.

 

Eskolako frontoian eta kiroldegian bilduko dira, 11:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara, hurrenez hurren. Parte hartu nahi dutenek 36 euro ordaindu beharko dituzte (elkarteko bazkideek 33). Izen-emateak uztailaren 25ean egin ahalko dira, 11:00etan frontoian. Imanol de Rueda izanen da gidari (638 537754).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun