San Fermin egunez jokatutako lehenbiziko finalaurrekoan, Josetxo Ezkurra doneztebarrak eta Endika Urrutia saldiastarrak 40-38 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Ion-i, partida gogor batean.
Uztailaren 10ean, berriz, Aritz Juanenea saldiastarrak eta Barrenetxea IV.ak ezustea eman eta 40-32 irabazi zieten Urriza eta Jose Javier Etxeberria III.ari, joan den urteko txapeldunei. Juaneneak menpean hartu zuen Urriza aitzineko koadroetan eta 21 tanto egin zituen eta bortz pilota galdu. Urrizak 13 tanto egin zituen eta lau pilota galdu.
Promesa mailako finalean, Eloy Gaia doneztebarra eta Azpiroz, Etxarri eta Martirenaren kontra ariko dira.