Doneztebek eta Iruñeak jokatuko dute Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren finala uztailaren 8an

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 5a, 13:06
Joan den urtean ere Doneztebeko eta Iruñeko taldeek jokatu zuten finala. Bina partida irabazi eta tantoen aldeari esker ekarri zuten doneztebarrek txapela.

Igande goizeko 10:00etan hasita Labriten 

Doneztebe eta Iruñeko taldeek jokatuko dute Nafarroako herriarteko pilota txapelketako finala uztailaren 8an, igande goizeko 10:00etatik aitzinera Labriten. Bosgarren txapelaren bila aterako da Doneztebe, 2011, 2012, 2016 eta 2017ko garaipenen ondotik. Irabaziz gero, hirugarrena segidan izanen luke.

Finalerdietan Doneztebek 3-1 irabazi zion Esteribarri eta Iruñeak bertze horrenbertze egin zuen Burlatarekin.  

 

Finaleko protagonistak

Alebinetan, Doneztebeko Agesta eta Santesteban, Iruñeko Recalde eta Sanchezen kontra ariko dira.

Infantiletan, Doneztebeko Illarregi eta Mikelarena, Iruñeko Sarasibar edo Arrosagarai eta Larrainzarren kontra ariko dira.

Jubeniletan, Doneztebeko Telletxea eta Agirre, Iruñeko Mata eta Santamariaren kontra ariko dira.

Seniorretan, Doneztebeko Salaberria eta Gorriti, Iruñeko Garcia eta Cordonen kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun