635 pertsona daude lanik gabe Doneztebeko bulegoan izena emanak

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 3a, 11:12

56 langabetu guttiagorekin bukatu da ekaina eskualdean, Nafarroa osoko jautsiera nabarmenetako bat 

635 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan ekain hondarrean, maiatzean baino 56 guttiagok. Nafarroa osoan %3,85 jautsi da langabezia ekainean (1.282 langabetu guttiago), baina eskualdean banaz bertze bikoitza jautsi da langabetu kopurua (%8,10 guttiago).

Ekainean 1.128 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 104 bakarrik izan dira mugagabeak eta 1.024 aldi baterakoak.

 

Adin eta arlo guztietan beheiti egin du langabeziak

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 245 lagun daude langabezian, maiatzean baino 19 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere maiatzean baino 22 guttiago daude langabezian, 339. 25 urtez beheitikoen artean, ekain hondarrean 26 gizaseme zeuden langabezian, maiatzean baino 8 guttiago. Adin horretako 25 emakume zeuden lanik gabe, maiatzean baino 7 guttiago.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina jautsierarik nabarmenena arlo honek izan du: maiatzean baino 32 langabetu guttiago daude, 480tik 448ra pasatuz. Industria arloan ere maiatzean baino 13 langabetu guttiago daude, 89 denera. Eraikuntzan ere lagun bat guttiago dago langabezian, 38 denera. Nekazaritzan ere 6 langabetu guttiago dira, 19 langabetu. Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 41 lagun daude langabezian, maiatzean baino 4 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun