Roberto Casadok (txirula), Carlos Secok (biola) eta Sergio Larrionek (gitarra) osatzen dute Trío Palatino; hiru musikari horiek prestakuntza handia dute eta esperientzia zabala ganbera musikan; horri esker, banakako nahiz taldekako ganbera kontzertuak eman dituzte zenbait herrialdetan. Oraingoan, Valdi eta Marcela dantzari bikotearekin batera hartuko dute parte, Tangoan eta Argentinako folklorean espezializatutako dantzariak.
Hurrengo ekitaldiak eskualdean
Abuztuaren 3an, ortziralean, 20:30ean, Aukeran dantza konpainiak Fusioak eskainiko du Elizondoko plazan.
Abuztuaren 23an, ortzegunean, 18:00etan, Mara musikari portugaldarra izanen da Zugarramurdiko lezeetan.
Irailaren 7an, ostiralean, 20:00etan, Leitzako plazan Kepa Junjera eta Sorginak emakume taldea ariko dira, tradizioa eta sormena elkartuz.
Arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko Figurazioa eta esentzia erakusketarekin.