Doneztebeko beilatokia, Iruñako erdigunean, Txantrean, Etxarri Aranatzen, Altsasun, Elizondon eta Beran dituen beilatokiei gehituko zaie, Izarrak Nafarroa osora zerbitzu funerarioa hurbiltzeari duen helburuari segituz.
Beilatokia Doneztebeko erdigunean dago kokaturik. Kontzeptu berritzaileari bidea segituz, zuria eta argia izanen dira nagusi. «Gure beilatokiak antzekoak dira, zuria eta argia dira nabari baina sustraia edo arraigoa ere badu honek, horregatik zonaldeko argazki retroiluminatu bat ipini dugu» dio Mikelek.
«Nahi duguna da pertsonak eroso sentitzea eta bere hurbilekoen agurra hurbila eta pertsonala izatea, azken finean hildako bakoitza Izar bat da guretzat», aipatu du Idoatek.
Ekitaldia astearte arratsaldeko 7etan hasiko da eta ondoren aperitifa eskainiko da hurbiltzen diren guztiei.