Sarituak
Behin lanak aurkeztuta, Iñaki Atxak, Josu Intziartek eta turismo zinegotzia den Leire Ortuostek oinarrietan ziren baldiltzak beteta, epaia eman zuten. Horren arabera, Doneztebeko Alicia del Castillok irabazi du Doneztebeko Txokoak modalitatean eta Elizondoko Begoña Arizmendik lortu du Udaberria modalitateko saria.
Udalak bertako argazkilarien lana ere saritu nahi izan du. Doneztebeko Andrea de Ruedak eskuratu du aipamen hori. Hiru sari horiek ehuna eurokoak izan dira. Eta akitzeko, Elizondoko Kattalin Arizmendik eskuratu du parte-hartzailerik gazteenaren saria (50 euro). Rally honek ere bitxikeria polita utzi digu, Ada Iribarren sei urteko gaztetxoak ere parte hartu baitu.