29 urterekin, Alemaniako esperientziaren ondotik, «ilusioz betea» bueltatu da Meoki. «Kirol arloan hazi egin naiz, Alemaniako liga fisikoagoa da eta esperientzia aberasgarria izan da», aipatu du doneztebarrak.
Hiru urte eman ditu Alemaniako bigarren mailako ligan jokatzen
Doneztebeko Erreka eskubaloi taldeko harrobiaren bertze harribitxietako bat Alemaniatik Nafarroara bueltatuko da datorren denboraldian. Ibai Meokik 2005ean utzi zuen Helvetia Anaitasuna taldea, Alemaniara joateko. Bi urtez, Alemaniako bigarren mailako Saarlouis taldean aritu zen eta azken denboraldian, Eisenach taldean, maila berean. Orain, Iruñera bueltatuko da. Ekainaren 21ean aurkeztu du Helvetia Anaitasuna taldeak.
29 urterekin, Alemaniako esperientziaren ondotik, «ilusioz betea» bueltatu da Meoki. «Kirol arloan hazi egin naiz, Alemaniako liga fisikoagoa da eta esperientzia aberasgarria izan da», aipatu du doneztebarrak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.