San Juan bezperan afaria izanen dute Zubietako plazan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 21a, 12:45
San Juan suen aitzakian, mahaiaren bueltan bilduko dira aurten ere zubietarrak.

Ostiralean, herriko festak antolatzeko, gazteek bilera antolatu dute, 22:00etan, herriko plazan

Urteroko hitzorduak ez du hutsik izanen aurten Zubietan. Haur, gazte eta gurasoak plazan bilduko dira San Juan bezperan, ekainaren 23an. Suak aitzakiatzat hartuz egin ohi duten afaria antolatzen hasiak dira dagoeneko. Afalondoan suak piztuko dituzte. Haurrentzat lehendabizi eta helduentzat gauerdian. Suen iragarle gisa ezkilak ere joko dituzte. Giro ederra izanen dute.

 

Ostiralean bilera

Herriko festen harira, ekainaren 22an, ostiralean, 22:00etan, bilera irekia antolatu dute herriko gazteek. Plazan izanen dute hitzordua. Besteak beste, estalpeko txanda eta kudeaketa, pala txapelketaren antolaketa eta gazte bazkariari buruzko kontuak izanen dituzte hizpide. Horiek lotzen dituztenean bestelako ekarpenak egiteko aukera ere eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun