Ikasturte bukaerako txangoa egin dute Sunbillako eskolako ikasleek Bertizera

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 21a, 11:20
Sunbillako eskolako ikasle eta irakasleak Bertizen.

Ttikienak autobusean eta koxkorragoak oinez joan ziren

Eskualdeko ikastetxe guztietan bezala, aste honetan akitu dute ikasturtea Sunbillako eskolan ere. Ekainaren 19an, asteartean, txangoa egin zuten ikasle eta irakasleek ikasturtea agurtzeko. Haur Hezkuntza eta LH 1. eta 2. mailakoak autobusean joan ziren Bertizera. LH 3tik 6. mailara bitartekoak, berriz, bizikletaz. Bertizen gosaldu, agurrak egin eta bueltan herrira joan ziren. 6. mailakoek beraien azken eguna zuten herriko eskolan eta bertso batzuk eskeini zizkieten irakasleei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun