Ostirala 22
09:30eko argisoinuekin abiatuko dute eguna, txistularien eskutik. Goizean umeentzat jokoak izanen dira. Arratsaldeko 15:30etik 20:30era umeen parkea (jumping, karts, gaztelu haizatuak) izanen dute gozagarri. Egun osoan iragarritako besten hasiera 20:00etako txupinazoaren bidez lehertuko da eta ohiturazko zopak izanen dira dastagai, herriko ostatuan. Gauez Txingudi Deejays-ek girotuko du herria.
Larunbata 23
Herritarrak esnarazteko 09:30ean, argisoinuak izanen dira, txistulariek girotuak. 11:00etan herriko mus txapelketa jokatuko dute.14:00 herri bazkaria izanen dute, Muñoa eta Lizarralde bertsolarien doinupean. Arratsaldez bertso-pilotez (herriko gazteen arteko pilota partidak bertsolariek alaituak) gozatzeko aukera izanen dute. 22:00etan San Juan suen bultan bilduko dira. Bai arratsaldez baita gauez ere Basajaun taldearen musikak girotuko du herria.
Igandea 24
Igandean, eguneroko txistulariekin hasiko dute eguna, 09:30etik aurrera. 11:00etan Meza Nagusia izanen dute, San Juan herriko patroiaren omenez. Ondotik, Udalak mokadutxoak eskainiko ditu, Herriko Ostatuan. 13:00etan, aizkorazaleentzat, Ruben Saralegi eta Jon Rekondoren arteko norgehiagoka izanen da ikusgai. 18:00etan herriko gaztetxoen arteko herri kirolak jokatuko dituzte. 19:30ean Puro Relajoren mariatxiak izanen dira entzungai. 21:00etan patata tortilla lehiaketa eginen dute eta segidan, tortillak janen dira. Udalak txistorra, gazta eta edariak ere eskainiko ditu. Bien bitartean, Oihana-Oihana trikitilariek alaituko dute giroa. Festei bukaera emateko su artifizialak botako dituzte.