Giro ezin hobean joan da bi Urroz herrien arteko senidetze besta

Jaione Ariztegi 2018ko eka. 18a, 10:49
Bi herrietako urroztarrak, herri kirol saioaren ondotik elkarrekin.

Hilaren 16an izan zen hitzordua Iruñerriko eta Malerrekako izen bera daukaten bi herrien artean. Ofizialki, Malerrekakoa Urroz da eta Iruñerrikoa Urrotz edo Urrotz-Hiria. Giro ezin hobea izan zuten larunbatean goiz goizetik, herriko haurrek ongi etorri modura eskaini zituzten dantzekin. Herri kirol desafioan ere gogotsu aritu ziren gazteak, non Malerrekakoak suertatu ziren garaile. Bazkal orduan gazte eta ez hain gazteak plazan bildu eta bestak iraun zuen artean borobildu zen eguna, eguraldia ere alde izanik.

 

Orain Malerrekakoei tokatzen zaie beraien herria ezagutzea, eta dagoeneko pentsatuta dute errebantxarako egun bat prestatzea. «Ez dugu hutsik eginen», adierazi dute Malerrekako urroztarrek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun