Erreka Guraso Elkarteak antolatuta, bazkaria izanen dute eskolan eta ongi pasatzeko aukera bazkalondoan
Asteburua borobiltzeko, Erreka Guraso Elkarteak antolatuta, Familiaren Eguna ospatuko dute ekainaren 17an Donezteben. Igandean, 13:30ean bazkaria eginen dute eskolan eta ondotik, haurrek batean eta bertzean gozatzeko aukera izanen dute: apar bestaz gain, uretako zezena ere izanen dute, baita barredora ere. Musikarik ere ez da faltako eta urdaiazpikoaren pisua asmatzen duenak hori bera eramanen du etxera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.