Goizean irakasleek antolatutako jarduerez gozatzeko aukera izanen dute. Ondotik, lehendabiziko haurrek eta gero helduek plazan bazkaltzeko aukera izanen dute: entsalada, kroketak (gurasoen eskutik), paella eta izozkia eskainiko dira. Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte (edaria eta kafea barne); haurrek, aldiz, dohainik izanen dute. Bazkariko txartelak Iturengo Herriko Ostatuan eros daitezke, ekainaren 13a arte.
Eguna borobiltzeko aurpegi margotzea, musika emanaldia, zunba saioa (haur eta helduendako), merienda eta eguraldiaren arabera joku batzuk edo bertzeak izanen dituzte.