Iturengo Udalak, Hirigintza Planaren harira, bilera deitu du ekainaren 13rako

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 12a, 15:44

09:00 tailerra izanen dute eskolan irakasle eta ikasleekin; eguerdian eta arratsaldean, berriz, herritarrekin bilduko dira

Iturengo Udalak, ekainaren 13an, asteazkenean, Udal Hirigintza Planaren harira, herritarren parte hartzea sustatzeko bilera deia egin du. 09:00etan eskolako ikasle eta irakasleekin tailerra eginen dute, 3.mailatik goitikoak bilduko direlarik. 12:00etan, berriz, herritarrendako bilera eginen dute.

 

Eguerdian ez ezik, 18:00etan ere herritarrek parte hartzeko aukera izanen dute. Herritarrendako bilerak udaletxeko ganbaran eginen dituzte eta, guti goiti-beheiti ordu eta erdiko iraupena izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun