Larunbatean Gasteizen Urrizak eta Azpirozek 20-12 irabazi zieten Uterga ordezkatu zuen Matxin III.a eta Etxeberria III.ari eta 20-14 Ezkurra II.a eta Ion-i. Bertze partidan, Matxin III.ak eta Etxeberria III.ak 20-12 irabazi zieten Ezkurra II.a eta Ion-i
Igandean Bilbon, Xanti Uterga eta Barrenetxea IV.a nagusitu ziren: 20-17 irabazi zieten Urriza eta Ion-i eta 20-19 Ezkurra II.a eta Etxeberria III.ari. Bertze partidan, Urriza eta Ionek 20-14 irabazi zieten Ezkurra II.a eta Etxeberria III.ari.
Gauzak honela, lau jardunaldi jokatu ondotik, Barrenetxea IV.a dago atzelarien sailkapenean buru, jokaturako zortzi partidak irabazita (batzuk Azpirozek jokatu ditu). Aurrelarien artean, Xanti Uterga dago sailkapen buruan, sei garaipenekin (Matxin III.ak ordezkatu du partida batzuetan). Urrizak lau ditu.
Nazioarteko erremonte zirkuituak segida izanen du Iruñea (uztailaren 13an), Xixon (uztailaren 21ean), Hendaia (uztailaren 27an), Donostia (abuztuaren 5ean), Baiona (irailaren 16an), Soria (urriaren 7an), Bartzelona (urriaren 13an) eta Zaragozan (urriaren 14an).