Zubietako Herriko Ostatuak berriz ireki ditu ateak

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 11a, 10:24

Zubietako Herriko Ostatuak ostiralean, ekainaren 8an, berriz ireki zituen ateak. Inaugurazioan herritar asko bertaratu zen zorte ona desiatzera. Nagore eta Anuskaren eskutik, pintxo gozoak dastatzeko aukera izan zuten eta herriko trikitilarien doinupean hasi zuten bidea. Gaueko ordu ttikiak arte, ostatuan mugimendua somatu zen. Herritarrek, lerro hauen bidez, zorte ona opa nahi izan diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun