Oritzako besta ospatuko dute ekainaren 9an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 7a, 12:13
Bazkarian eta bazkalondoan giro polita izanen dute aurten ere Oritzako iturriko bestan.

Bazkalondoa bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute 

Ekainaren 9an ospatuko dute Oritza itturri inguruko besta Zubietan. Bazkariaren aitzakian, egun osoko festa izaten da. Lehenik bazkaria eta aterpea prestatzen, gero bazkaltzen eta bazkal ondoko giroan, bertsolari eta trikitilariekin. Beste aldetik, auzolana ere deitua dute Zubietan larunbaterako. 08:00etan dute hitzordua plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun