Larunbatean. 08:00etan abiatuta Bertizera joanen dira. 10:30ean xingar jatea izanen dute eta indarrak hartuta, 11:30ean kalejiran abiatuko dira. 12:30ean bermuta hartzeko geldialditxoa eginen dute, Pepas kafetegian. 14:00etan bazkaria izanen dute (Pepasen eros daitezke txartelak, helduek 12 euro eta umeek 7 euro ordaindu beharko dituzte). Bazkalondoan, jokoak, haurrendako jarduerak, toka txapelketa eta mus torneoa izanen dira.