Kontzertuaren egitarau anitza izanen da, tankera eta leku ezberdineko hainbat doinu abestuko baituzte, baina batez ere erritmo bizi eta alaiko obrak bilduko ditu: Agurra ((JL Ansorenaren armonizazioarekin), Ubi Caritas (Ola Gjeilo), Aetas Carmen melodiae (Albert Alcaraz), Swing the prelud (Charpentier), Tómame o déjame (Juan Carlos Calderón, Ion Ugarrizaren egokitzapenarekin), El vendedor (Juan Carlos Calderón), Txoria Txori (Mikel Laboa), Yoru No Uta (Nobunao Saaki), Lua lua lua lua (Caetano Veloso), Bullerenge (Jorge Artel-en letra eta Jose A. Rincónen musika), Heaven is a wonderfull place (gospel) eta Amen, “This Little Light of mine” (gospel).
Doneztebeko Mendi Abesbatzak antolatu du kontzertua, eta azkeneko kanta, Jose Uruñuelaren Maitia nun zira elkarrekin eskainiko dute bi taldeek.