Bezperatik mugimendua izan zen Donezteben, puzgarriak paratu eta ttikienen eskubaloi partidak jokatu baitziren. Afalondoan, 42 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan. Iban Ezkurra ‘Tuli’ eta Iñigo Etxeberria suertatu ziren txapeldun eta 300 euroko saria jaso zuten, Manueltxo eta Ana izan ziren txapeldun orde (100 euro)
Egun handia larunbatean
Larunbateko Errekaren Egunari goizean goizetik probetxua ateratzeko, Malerrekan barna 56 kilometroko ibilbidea egin zuten bizikletaz. Pepas kafetegitik abiatuta, Legasa, Gaztelu, Donamaria, Oiz, Urroz, Labaien, Saldias, Eratsun, Ezkurra, Zubieta, Ituren eta Elgorriagatik igarota, berriz ere Donezteben helmugaratzeko.
Goizean gazteen arteko eskubaloia izanen da eta eguerdian judo erakustaldia izan ziren. Arratsaldea kadeteen arteko partidarekin hasi ziren eta senior eta beteranoen artean hiru talde osatu eta triangularra jokatu zuten. Tartean dantzariak ere aritu ziren. Trikitixaren doinupean poteoa egin zuten eta herri afarian 150 lagun bildu ziren. Afalondoak luze eman zuen eta Oharkabe taldearekin gaupasa ere izan zuten.