Hainbat lan aurkeztu zituzten lehiaketara eta horietatik zortzi pasatu ziren finalera. Horien artean Mikelperizenarena aukeratu zuten irabazle. Bigarren saria (300 euro), Iruñeko Aitor Ortizek eskuratu du eta hirugarrena (200 euro), Iruñeko Zuriñe Coronadok. Finalera aurkeztutako zortzi margaritek Itaroa apaintzen segituko dute datozen astetan.
Iciar Mikelperizenak aipatu duenez, «kolore anitzeko lana da, koloreak zoriontasuna adierazten baitu eta izenburuak ere, ‘Quiérete’ (maita zaitez) zoriontsu egiten zaitu. Maitatu zure burua eta bertzeek ere maitatuko zaituzte».