XXVIII. Josetxo Ezkurra Memorialeko buruz buruko finalak jokatu dituzte maiatzaren 19an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 21a, 14:37

Josetxo Ezkurraren omenez buruz buru jokatu den txapelketako pilotari onenak, sari banaketaren ondotik. Argazkia: Jose Mari Telletxea

Senior mailako final gogorrean, Zugarraldeko Iosu Eskiroz nagusitu zitzaion Enaitza Anso taldekideari

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita zortzigarren urtez antolatutako Josetxo Ezkurra Memorialeko finalak jokatu dituzte maiatzaren 19an, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Sei kategoriatako finalak izan dira.

 

Benjaminak

Jokin Artetxe (Ilunpe), 18 – Xanet Apezetxea (Umore Ona), 10

Alebinak

Aratz Otaegi (Txapagain), 18 – Oier Ibarluzea (Urretxu), 11 

Infantilak

Julen Orbegozo (Añorga), 18 – Unai Amiano (Añorga), 9

Kadeteak

Aingeru de la Fuente (Esteribar), 18 – Jorge Fernandez (Fuenmayor), 8

Jubenilak

Oroitz Sein (Oiarpe), 13– Sergio Gutierrez (Cuco), 18

Seniorrak

Enaitz Anso (Zugarralde), 14 – Iosu Eskiroz (Zugarralde), 18

 

Errekako pilotarien arteko txapelketako finalak

Errekako pilotarien arteko txapelketako finalak ere jokatu zituzten ortziralean, emaitza hauekin:

Aurrebenjaminak B: Ekaitz Madariaga, 12 – Enaitz Elizalde, 18.

Aurrebenjaminak A: Jokin Mariezkurrena, 18 – Xanti Jimenez, 16.

3. mailako benjaminak: Manex Zelaieta, 12 – Mattin Zelaieta, 18;

2. mailako benjaminak: Iker Anzizar, 18 – Mikel Ezkurra, 5;

1. mailako benjaminak: José Luís Jimenez, 18 – Martín Gimenez, 17.

3. mailako alebinak: Mikel Telletxea, 18 – Patxi Oiartzabal, 4;

Alebinak: Oinatz Madariaga, 16 – Mattin Agesta, 18.

2. mailako infantilak: Mikel Izagirre, 18 – Erik Garcia, 16.

Infantilak: Xuban Ilarregi, 18 – Mikel Mikelarena, 18.

Kadeteak: Aimar Berekoetxea, 10 – Patxi Loiarte, 18.

 

Sari banaketan, Juana Zunzarren eta Koteto Ezkurra, Josetxo Ezkurra zenaren alarguna eta semea izan dira, baita Joseba Legarra, Erreka elkarteko presidentea ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun