Partida berdindua eskaini zuten eta lauen artean, Eloy Garcia bera izan zen protagonista. Izan ere, 21 tanto egin zituen eta pilota bakarra galdu zuen. Ez dira nolanahiko zenbakiak, batez ere lehen partida zuela kontuan hartuz. Oraindik indarra falta du, baina pilotari pilotaria da eta gutti galtzen du.
Larunbateko jaialdiko partida nagusian, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Barrenetxea IV.ak 40-31 irabazi zieten Urriza eta Endika Urrutia saldiastarrari.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!