Eloy Garcia eremontelari doneztebarrak debuta eginen du profesionaletan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 18a, 12:47
Eloy Garcia, 18 urterekin profesionaletan debuta eginen duen erremontelari doneztebarra.

Zalduarekin batera, Goikoetxea V.a eta berekin batera debuta eginen duen Arruarteren kontra ariko da maiatzaren 19an Galarretan

Eloy Garcia, 18 urteko erremontelari doneztebarrak debuta eginen du maiatzaren 19an Galarretan (16:00etan hasiko da jaialdia). Bere kontra, Urnietako Josu Arruartek ere lehen partida jokatuko du profesionaletan. Doneztebeko aurrelariak Zaldua izanen du lagun gibeleko koadroetan eta Arruartek, Goikoetxea V.a izanen du aurrelari. Beraz, bikote urdineko biak Urnietakoak dira. Eloy Garcia Erremonte Fundazioko Doneztebeko eskolatik atera da eta gazterik eginen du debuta. Arruartek 23 urte ditu eta Oriamendi2010 erremonte eskolan aritu da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun