Elgorriagako Mendi Itzulia ere igande honetan eginen dute

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 18a, 10:33
2016an egin zen Elgorriagako Mendi Itzuliaren lehen edizioak. Argazkian, mendizaleak Bostorratzen gosaltzen.

Hirugaarren edizioa antolatu du Zorroilo elkarteak

Zorroilo Elkarteak antolatuta, igande honetan, maiatzak 20, Elgorriagako Mendi Itzuliaren hirugarren edizioa eginen dute. Mendizaleak 08:00etan aterako dira herritik, baina 07:45ean, antolatzaileek parte-hartzaile guztiekin argazkia atera nahi dute. Herritik abiatu eta Bostorratzera igoko dira kirolariak eta han gosaria eskainiko diete. Handik, nahi duenak, Mendaurrera joateko aukera izanen du. Gainerakoek Amezti alderako bidea hartuko dute eta urbidean barna herrira jautsiko dira. Gero bazkaria eginen dute Herriko Ostatuan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun