Egun horretan, arratsaldez ere zabalduko dute lokala, eta 16:00etatik 18:00etara edozeinek bisitatzeko aukera izanen du. Maiatzaren 22tik 25era ate irekien jardunaldiak eginen dituzte, 11:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 17:30era.
Beilatokiak 440 metro koadro ditu eta Sunbilla, Malerreka eta Bertizaranako herritarrei zerbitzua emateko sortu dute, baita Bortziriak eta Baztangoendako ere. Harrera eta familientzako gelez gain, hildakoendako bi areto ditu, guztiz hornituak.