Mapan proposaturiko hiru ibilbideek mendiek eskaintzen duten lasaitasun eta edertasunaz harago, herrian dauden interes handiko elementuak ezagutzeko aukera eskaintzen dute: errota, kisu labeak, monumetu megalitikoak, bordak...
Ibilbideen ezaugarriak bisitariek herrian pasa nahi duten denbora edota zailtasun mailara egokituak dira. Ameztia deritzonak, esaterako, 4,9 kilometro dituen heinean, Mendrasa eta Aurkidik 6,38 eta 9,8 kilometro dituzte, hurrenez hurren.
Era berean, gainbehera, batetik bestera, aldakorra da: 155 metro ditu lehendabizikoak; 308 bigarrenak; eta 631 hirugarrenak.