Doneztebeko XI. Pintxo Lehiaketako sariak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 11a, 08:22

Epaimahaiaren saria Maylin ostatuak eta herritarren saria Pepa's kafetegiak irabazi dituzte
Doneztebeko XI. Pintxo Lehiaketako sariak banatu dituzte. Epaimahaiaren saria Maylin ostatuak eta sari herrikoia Pepa's Kafetegiak irabazi dituzte. Era berean, lehiaketan botoa eman dutenen artean Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteak 100 euroko erosketa-txartela eta Inurrieta ardo-botila sorta zozketatu zituen. Sunbillako Pako Petrirena eta Doneztebeko Rosa Eletari egokitu zitzaizkien, hurrenez hurren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun