Doneztebeko Udaberriko ferian XII. Ahari Lehiaketa eginen dute maiatzaren 11n

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 9a, 12:45
Malerrekako ahari onenak sarituko dituzte aurten ere.

Malerrekako eskulangileek ere izanen dituzte beraien produktuak plazaratzeko aukera

Maiatzaren 1ean, ortziralean,  Merkatuko Plazan, Udaberriko feria izanen da. Ortziralean 11:00etatik 13:30era bitarte epaimahaikideek herritarrek eramandako dituzten ahariak aztertuko dituzte, ondotik, sariak banatzeko.

 

Guztira, sei sari banatuko dituzte: hiru ahari mutur gorriendako eta  bertze hiru mutur beltzendako. Kategoria bakoitzean lehendabiziko saria eskuratzen dutenek ehun eta hogeina euro irabaziko dituzte, bigarren saria lortzen dutenek hirurogeita hamarna eta hirugarren saria irabazten dutenek berrogeita hamarna. Malerrekako eskulangileendako ere hitzordu polita izanen da, salgaiak plazaratzeko aukera izanen baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun