Nesketan, Amaia Urrozek, lau konbate gogor egin ondotik, urrezko domina lortu zuen.
Bertze aldetik, Aimar Sanchezek ere urrea lortu zuen, ipponez konbate guztiak erraz irabazi ondotik. Zilarra Ander Larraburuk lortu zuen, lau konbateren ondorioz, poz pozik lehiatu eta emaitza arras onarekin bueltatu zen etxera.
Akitzeko, azken domina Julen Lazkanorentzat izan zen. Zazpi lehia izan zituen, aski gogorrak izan ere guztiak, baina aitzinetik zuen esperientziak eta entrenamenduak eman zioten merezitako domina.