Herri kirolak sustatzeko programa aurkeztu dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 4a, 14:21
Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuko eta Herri Kirol Federazioko ordezkariak, Federazioko egoitzan, Sunbillan.

Lau lan-ildo diseinatu dituzte Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuak eta Nafarroako Herri Kirol Federazioak

Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuak, Nafarroako Herri Kirol Federazioarekin elkarlanean, kirol hau bertako kulturaren zati den neurrian sustatzeko programa aurkeztu dute maiatzaren 4an Sunbillan, Federazioaren egoitzan.  Ruben Goñi eta Primitivo Sanchez, Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuko zuzendari eta zuzendari ordea; Xabier Urrutia, Nafarroako Herri Kirol Federazioko presidentea, Imanol eta Peio Kañamares kirolariak eta Maider Goñi, Federazioko langilea izan dira aurkezpenean.

 

Herri kirolaren egoera aztertu ondotik, Nafarroako Kirol Kontseiluko herri kirolen batzordeak landu ditu lau lan-ildoak: “Herri kirolak ezagutu”, herri kirolen kirolariei laguntza, tokiko erakundeei eta kirol taldeei laguntza eta herri kiriolak ikustarazi eta ezagutzera eman.

 

 “Herri kirolak ezagutu”

Lan ildo honek herri kirolen praktika ezagutu arazi eta sustatu nahi du eskoletan eta ikastoletan, gure kulturaren zati garrantzitsuak diren neurrian. Lehen hezkuntza eta Bigarren hezkuntzako umeei zuzendua da, 10-14 urte bitartean, Herri Kirolak guttien ezagutzen diren eremuetan eta ikastetxeetan. Lehenengo fasean bortz ikastetxetan eginen dira jarduerak. Nafarroako Herri Kirol Jolasetan parte hartzeko taldeak sortzea da helburua. Lehentasunak izanen dira ondoko zonaldeetan: Lizarreria, Iruñerria eta Tafallaldea. 8.000 euroko aurrekontua izanen du eta maiatzean bertan hasi nahi dute. Herri kirol materiala prestatuko da adin hauendako egokitua. 6 material sorta prestatuko dira: koxkolak, txingak, sokatira eta zakuak. Material hori ikastetxeei utziko zaie.   Irakasleendako Unitate Didaktikoa prestatuko da. Monitore prestatuak izanen dira azalpenak emateko ikastetxetan( azalpenak eta erakustaldiak egien dira hezkuntza zentrotan). Herri kirolen egunak eginen dira. ikasitakoa azalduko da eta parte hartu dezakete kirolari ezagunek. Sustapen materiala ere banatuko da: Atorrak, pegatak, kartelak, etabar.

 

Herri kirolen kirolariei laguntza

Miguel Indurain Fundazioaren programaren baitan dirulaguntza emanen zaie herri kirolen kirolariei. Horretarako hitzarmena sinatuko dute Nafarroako Herri Kirol Federazioak eta Miguel Indurain Fundazioak. Kirol emaitzak kontuak hartuko dira eta goi mailako kirolarien definizioaren irizpideak berrikusi eginen dira.

 

Tokiko erakundeei eta kirol taldeei laguntza

Herri kirolak bultzatzen dituzten jarduerak bultzatu nahi dira. Horretarako, kirol deialdietan diskriminazio irizpide positiboak azalduko dira herri kirol jarduerendako bai kirol entitate eta tokiko entitatendako.

 

Herri kirolak ikusarazi eta ezagutzera eman

Azkenik, herri kirolen kirolariak ezagutzera eman nahi dira eta erreferente bihurtu gizartearendako eta bereziki gazteendako. Ildo honetan, Miguel Indurain Fundazioaren eskutik Herri Kirol ekitaldi antolaketari laguntza berezia eman dio, batez ere goi mailako ekitaldiei eta Fundazioaren ekitaldietan, bai sari ekitaldian eta beka banaketan, herri kirol kirolariak ezagutzera emanen dituzte. Herri kirolak ezagutarazteko bideoak eginen dituzte, komunikabideetan elkarrizketak eta berriak sortu, Nafarroako Herri Kirol Federazioaren webgunea berritu eta sare sozialak bultzatu eta liburuen argitalpenak eta ikus-entzuneko euskarriak sustatuko dituzte, gure kulturaren ondasun inmaterial moduan ezagutzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun