Ameriketan ibilitako Sunbillako artzainek bilkura egin dute maiatzaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 2a, 16:25
Ameriketan artzain ibilitako lagunak, Sunbillan maiatzaren 1ean egin duten bilkuran. Argazkia: Aintzane Arretxea

Ulibeltzak elkartean aperitiboa hartu eta Ariztigain kanpinean bazkaldu zuten

Aspaldiko urteetako ohiturari eutsiz, Ameriketan artzain ibilitako sunbildarrak bildu ziren maiatzaren 1ean. 22 artzain izan dira aurtengoan, giro ederrean Ameriketako oroitzapenak berritu dituztenak. Sunbillakoekin batera, Azpilkueta, Ituren, Igantzi, Legasa eta Ultzamatik etorritakoak ere izan dira.

 

Ulibeltzak elkartean elkartu ziren lehenik, lur azpian ogia egiteko eta Highball-a hartzera (Seven Up whiskiarekin). Gero, Ariztigain kanpinera joan ziren bazkaltzera eta bazkalondo goxoa pasatu zuten, Ameriketako oroitzapenak berrituz.

Sunbillako artzainak 1987an hasi ziren ospakizun hau egiten eta geroztik ez dute hutsik egin.

Maiatzaren 1ean Sunbillan izan ziren Sunbillako Santus, Joxe Mari, Julio, Jesus Mari eta Juanito Jorajuria, Fermin eta Eusebio Zelaieta, Miguel Irigoien, Pantxo eta Joxe Mari Arretxea, José Bernardo Bazterrika, Joxe Mari Sainz, Joxe Manuel Elizondo, Juan Luis Legazkue, Lucio Irazoki eta Javier Agirre; Azpilkuetako Jose Martin Iturralde eta Alejandro Cordoba; Iturengo Fermin Ariztia; Igantziko Joxe Luis Antxordoki eta Ultzamako Fermin Ziganga eta Juan Yaben. Juan Zabala apeza ere lagun izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun