Doneztebeko Udalak herriko hainbat karriketan ibilgailuak murrizteko neurriak hartu ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 28a, 11:16
Merkatarien karrikan, Parrokia karrikan eta Ameztia karrikan aparkatzea debekatu dute

Asteburuan Merkatarien karrikan, Parrokia karrikan eta Ameztia karrikan ibilgailuendako zirkulazioa eta aparkatzea debekatu du

Doneztebeko Udalak Hirigintza Batzordean gaia aztertu eta eztabaidatu ondotik, asteburuetan herriko karrika batzuetan ibilgailuendako zirkulazioa eta aparkatzea debekatzea erabaki du. Zehazki, Merkatarien karrika (botikatik hasita estrataraino), Parrokia karrika (Laboral Kutxatik hasita) eta Ameztia karrika (Irrintziko estratatik hasita). 

 

Itxiera apirilaren 28tik aitzinera eta astebururo, larunbateko 13:30etik asteleheneko 07:00etara bitate eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun