Josetxo Ezkurra Memorialean kadete mailako finalaurrekoetako protagonistak ere erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 23a, 12:59

Igandean jokatu dituzte final laurdenak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita zortzigarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala eskuz banakako pilota txapelketan kadete mailako final laurdenak jokatu dituzte apirilaren 22an. Hain zuzen, kategoria honetan bakarrik falta ziren erabakitzeko apirilaren 29an jokatuko diren finalerdietako protagonistak. Txapelketako finalak maiatzaren 19an jokatuko dituzte.

Kadeteak final laurdenak

Ander Sudupe (Tolosa), 14 - Patxi Loiarte (Erreka), 18

Aingeru De la Fuente (Esteribar), 18 – Oxel Garitano (Aloñamendi), 2

Iker Zubeldia (Intxurre), 18 - Alvaro Peso (Titin III), 16

Jorge Fernandez (Fuenmayor), 18 - I. Egiguren (Ilunpe), 4

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun