Honakoak dira, zehazki, kanpainarekin bat egin dutenak: Nafarroako Museoa (Iruñea), Karlismoaren Museoa (Lizarra), Jorge Oteiza Fundazio Museoa (Altzuza), Gustavo de Maeztu Museoa (Lizarra), Arte Modernoko Muñoz Sola Museoa (Tutera),Tuterako Museoa (Tutera), Nafarroako Unibertsitatearen Museoa (Iruñea), Tulebrasko Monasterioaren Museoa (Tulebras), Julian Gayarre Museo-Etxea (Erronkari), Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoa (Berbintzana), Henri Lenaerts Zentroa (Irurre), Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa (Arteta) eta Zubietako Errota (Zubieta).
Udaberri-udako denboraldian bisitariak bertaratzea sustatzeko kanpainaren harira, lehiaketak eginen dituzte. Lehiaketan parte hartzeko bisitariek pasaporte pertsonal bat bete (pertsona edo familia bakoitzari bakarra emanen zaio, hamahiru museoetako edozeinetan dohainik) beharko dute. Bertan bisitatutako erakunde bakoitzaren zigilua bildu beharko dute (zentro bakoitzeko zigilu bat). Ondoren, aipaturiko pasaportea, urriaren 20a baino lehen, zentroetako batean aurkeztu beharko da.
Horrela bada, sei zentro edo gehiago bisitatzen dituztenen artean telefono mugikor bat zozketatuko da; lau edo bost zentro bisitatuta dituztenak tablet baten zozketan parte hartuko dute; eta hiru zentro bisitatuta liburu elektronikoa irabazi ahal izanen dute. Zozketa azaroan eginen da Nafarroako Museoan eta eguna www.culturanavarra.es orrialdean zehaztuko da.