Adano elkarteari laguntzeko egun osoko besta antolatu dute Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2018ko apirilaren 22a

Bazkariko txartelak apirilaren 25era bitarte eros daitezke Mikelo ostatuan

Apirilaren 28an, larunbatean, minbizia jasaten duten haurren aldeko Nafarroako Adano elkartearentzat dirua biltzeko asmoz, egun osoko besta antolatu dute Elgorriagan. 11:00etan hasi eta ilunabarrera bitarte ekitaldiak izanen dira; eta bien bitartean, Adano elkarteko kamisetak, boligrafoak, pultserak... salgai paratuko dituzte.

11:00etan heldu (2€) eta haurrendako (euro bat) Toka jokoa izanen da plazoletan. 13:00etan, haurrentzat; eta 14:00etan, berriz, helduentzat paella jatea antolatu dute. Txartelak asteazkenera bitarte jarri dituzte salgai, Mikelo Ostatuan (paella, postrea eta kafea 12€tan). 16:00etan aurpegiak margotzeko aukera eskainiko da, eta segidan, saldutako boletoen sariduna aterako dute. 17:00etan, berriz, haurrendako berendua izanen da; eta ondotik, boneta jautiketa (euro batean). 16:00etatik 20:00etara bitarte DJaren musikak alaituko du herria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun