Magia ikuskizuna izanen dute Donezteben apirilaren 22an

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 19a, 10:55
Oliver magoak emanaldia eskainiko du igande arratsaldean Doneztebeko zinema.

Oliver Magoak Balore magikoak ikuskizuna eskainiko du igande arratsaldeko 6:30ean zineman

Apirileko hondar egunetan magia emanaldia eta Liburuaren Egunaren harira antolaturiko ekitaldiak izanen dira herrian. Apirilaren 22an, igandean 18:30ean, Oliver Magoak Balore magikoak helaraziko ditu, zineman, dohainik.

 

Liburuaren Egunekoak

Apirilaren 23an, 24an eta 27an, berriz, San Migel ikastetxekoen Dorremi emanaldia ikusteko, eta Fernando Anbustegiren Pentsarazteko ipuinak entzuteko aukera izanen da. Asteleheneko kontaketa DBH1 eta DBH2ko ikasleendako izanen da, 15:00etan; asteartekoa DBH3 eta DBH4ko ikasleendako 15:00etan; ortziralekoa, berriz, irekia nerabe eta helduendako, liburutegian, 20:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun