Malerrekako Mankomunitateak euskara ikasle helduentzako diru-laguntza deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 17a, 12:20

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 25ean akituko da

Malerrekako Mankomunitateak euskara ikasten ari diren helduei diru-laguntzak eskainiko dizkie. Bertzeak bertze, 2017ko urriaren batetik 2018ko abuztuaren 31ra arte euskara ikastaro estentsibo, trinko (aurrez aurrekoak zein on-line egindakoak) edo barnetegietan ibili diren langabetu, ikasle eta erretiro-pentsiodunek matrikula-gastuen %30a jasoko dute; gainera, eskatzaileek egoera ekonomikoaren arabera matrikularen %50 edo %80a berreskura dezakete.

 

Eskatzaileek guttienez 16 urte izan beharko dituzte eta Malerrekako udalerrietako batean erroldatuak egon beharko dute. Era berean, diruz lagundutako ikastaroan %85etik gorako joatea beharko dute (mediku kontsulten edo arauturiko azterketetara joatearen ondorioz justifikatutako hutsegiteak salbu). Diru laguntzaren oinarriei, zenbatekoari edo aurkeztu beharrekoari buruzko informazio gehiago nahi dutenek euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org helbidera idatziz edo 948 451746 telefonora deituz lortu ahal izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun