Aste Santuan ireki zen eta hiru langile hartu dituzte Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek bertan lan egiteko
Urtero bezala, Aste Santuarekin batera, Leurtzako urtegiko denboraldiari hasiera eman zitzaion. Aurten ere, hiru langile hartu dituzte Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek bertan lanean aritzeko. Aurreko urtean bezala, Iñigo, Marga eta Mari Jose izan dira kontratatuak. Apirilean hasi eta azaroa bitarte arituko dira. Berrikuntzarik ez dago aurten, eta beraz, azken urteetan bezala, 3 euro ordaindu beharko dira bertaratzen den auto bakoitzarengatik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.