Errotan zer egin jakiteko lantalde bat sortu da eta Gipuzkoako herriko zerrategia, burne meategiak eta museoa ikusi zituzten
Errotarako ideak hartzeko Elgorriagatik lagun kuadrilla bat egun pasa joan zen Zerainera. Alde batetik, bertan daukaten museoa ikusi zuten eta bertze aldetik, zerrategi bat bisitatu zuten; bere garaian oholak egiteko makinaria uraren bidez sortutako elektrizitateaarekin mugitzen zuena. Garai bateko burdin meategiak ere ikusi zituzten barrenetik. Sortu berri den errotarako lantaldea ideak hartzera joan zen. Herritar guztiei irekia da eta kanpotik etorritako ideiak ere ongi etorriak izanen dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.