Iaz Malerreka eguna Urrozen izan zela eta, ez zen azkeneko urteetan ekainean herrian egiten den besta antolatu. Aurten ordea, antolatzeko asmoa dago Urrozen. Gazteak gogoz daude, eta hortaz, lehen bilera eginen dute ortzirale iluntzean, apirilaren 13an, Herriko Ostatuan. Argazkia, 2013.urtean ekainean egindako Ofizio zaharren egunekoa da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.