Nafarroako taldekako Duatloi txapelketa irabazi du lehen aldiz Erreka Trik

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 9a, 08:41

Erreka Tri taldea podiumeko koxkarik gorenenean, larunbatean Sarrigurenen jokatutako Nafarroako taldekako duatloi txapelketan.

Bi talde atera zituen apirilaren 7an Sarrigurenen eta Santi San Miguel, Peio Lopez Arbizu, Alberto Barberena, Iñigo Arregi, Javier Magaña eta Iñigo Lasagak irabazu zuen txapelketa

  

Urteroko hitzordua izan zuten apirilaren 7an Sarrigurenen Nafarroako taldekako duatloi txapelketan. Doneztebeko Erreka Trik azkenean bi talde atera zituen. Lehena Santi San Miguel, Peio Lopez Arbizu, Alberto Barberena, Iñigo Arregi, Javier Magaña eta Iñigo Lasagak osatu zuten; bigarrena Gorka Bidegain, Jon Maritxalar, Aritz Perez Artieda, Mikel Grazenea eta Xabier Bañaresek. Lehen taldeak bere maila erakutsi eta froga irabaztea lortu du. Beraz, Erreka Tri, lehen aldiz, Nafarroako Txapeldun izan da.

 

Erreka Tri taldeak ordubete, 9 minutu eta 53 segundo behar izan zituen 5.240 metro lasterka, 24.114 metro bizikletan eta azken 2.468 metroak berriz ere lasterka egiteko. Bigarren izan zen Arenas taldeak ia minutu bat gehiago behar izan zuen (1:10:52) eta podiuma osatu zuen Tri Ur Gazia taldeakordubete, 13 minutu eta 5 segundo behar izan zituen. Errekako bertze taldea hamahirugarren izan zen sailkapenean eta ordubete, 18 minutu eta 43 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun