44 bazkide bildu ditu Arkupeak elkartearen Gimnasia Egunak

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 5a, 14:58
Arkupeak elkartearen soinketa egunean parte hartu duten bazkideetako batzuk, Patxi Txokarro monitorearekin.

Apirilaren 5ean, ortzegun eguerdian bildu dira Doneztebeko kiroldegian 

Urteetako ohiturari eutsiz, apirilaren 5ean Arkupeak elkarteko bazkideek gimnasia erakustaldia egin dute Doneztebeko kiroldegian. Urte osoan Urdazubin, Elizondon, Donezteben eta Leitzan Patxi Txokarro irakaslearekin praktikatu dutena jendaurrean erakutsi dute.

 

Azkeneko hiruzpalau urteetan bezala, Doneztebeko kiroldegian izan dute hitzordua. Aitzinetik Berako kiroldegian eginkatu dute erakustaldia eta lehenago Iruñeko Anaitasunan ere bildu dira.

Hasieran ariketa errazenak egin dituzte eta pixkanaka zailtzen joan dira, egiazko koordinazioa eskatzen zuten ariketak egin arte. Azkeanan, Joxe Angel akordeoilariarekin kalejira egin dute, ikusleen txalo artean.

Kiroldegitik Santamaria jatetxera jo dute Arkupeak elkarteko bazkideek, kirolari nahiz ikusle izan direnak. Seguru bazkalondoan ere, “ariketa” gehiago eginen dituztela Joxe Angel akordeoilariaren laguntzaz.

 

Partehartzaileak

ARRAIOZ (3): Joaquina Maria Bengoetxea Orkin, Maria Jesus Zubieta Azkona eta Maria Jesus Goñi Telletxea

AZPILKUETA (1): Anunciacion Mendiberri Arraztoa

DONEZTEBE (4): Maria Jesus Agirre Ubiria, Asuncion Telletxea Sarratea, Teresita Nazabal Jaca eta Maria Mercedes Altzuri Bertiz.

ELGORRIAGA (1): Claudio San Miguel Etxeberria.

ELIZONDO (6): Maria Rosa Mendiburu Gillenea, Maria Asuncion Jaurena Aintzinena, Juana Dendarieta Larraya, Ana Maria Etulain Barazabal, Maria Jesus Etxandi Aristizabal eta Marcelina Ormart Etxebertz.

ERRATZU (1): Ana Mari Urrutia Karrika.

GARTZAIN (1): Maria Soledad Jauntsaras Etxandi.

IRURITA (4): Maria Milagros Gamio Goñi, Milagros Zelaieta Irungarai, Maria Josefa Arrijuria Etxenike eta Maria Javiera Vicente Irigoien.

ITUREN (3): Clotilde Iñigo Ariztegi, Joaquina Lekaroz Inda eta Maria Pilar Salaberri Apezetxea.

LEITZA (12): Francisco Iparragirre Lukanbio, Maria Luisa Elizalde Mariezkurrena, Maria Teresa Gomez Telletxea, Sebastiana Ezkurra Mutuberria, Isabel Huarte Huarte, Maria Serafina Ezkurra Otxandorena, Manuela Diosdado Perez, Maria Carmen Petrirena Arretxea, Maria Teresa Arraiago Barberia, Teresa Perurena Apezetxea, Juana Escudero Apezetxea eta Tomas Erbiti Caballero

OIZ (3): Sagrario Ariztegi Goñi, Maria Eugenia Mindegia Ariztegi eta Maria Ines Gregoria Juanena Aldabe.

SUNBILLA (1): Susana Josefina Di Genaro Garcia.

URDAZUBI (4): Juliana Daguerre Ibarrola, Francisco Javier Irigoien Dessein, Ana Menta eta Francisco Barco.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun