Hori horrela eta omega-3an aberatsak diren gantz-azidoak areagotzeak dakartzan onurak aintzat hartuz, Urrutiak linaziak eta itsas-algak txertatu ditu bildotsen dietan. Bikaintasunaren ikur, tesiari esker ohorezko aipamena egin diote.
NUPko agronomia-ingeniariak linaziak edo itsas-algak bildotsen dietan sartzeak dakartzan onurak azaleratu ditu
Olaia Urrutia saldistarrak, NUPko ingeniariak, Nafarroako bildotsen dietan linaziak edo itsas-algak txertatzeak dakartzan onurak ikusarazi ditu. Berriki aurkezturiko tesian omega-3an aberatsagoak diren gantz-azidoak osasungarriagoak direla nabarmendu du: «bildots haragiak proteina asko, mikromantenugai mineralak (burdin, selenio eta zinkean aberatsa), bitaminak eta lipido bioaktiboak eta gantzak ditu, arront osasuntsuak direnak».
Hori horrela eta omega-3an aberatsak diren gantz-azidoak areagotzeak dakartzan onurak aintzat hartuz, Urrutiak linaziak eta itsas-algak txertatu ditu bildotsen dietan. Bikaintasunaren ikur, tesiari esker ohorezko aipamena egin diote.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.